Time and Date

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Xabi Alonsoren Familia


Xabi Alonso Nagore Aranbururekin ezkondu zen, nobio moduan hainbat urte pasa ondoren.

Zorroagako elizan izan zen ezkontza, intimoa eta sinplea. Musika Donostiako Orfeoiak jarri zuen. Eta Añorgatar Arkaitz dantzari taldeak aurreskua dantzatu zuen, behin zeremonia religiosoa amaitutakoan.

Arratsaldeko seiak aldera zirenean hasi zen jendea iristen. 200 pertsona inguru joan ziren ezkontzara. Xabi Alonso puntual iritsi zen, bere amaren besotik zihoan, baita bere amaidinarenetik ere, Isabel Olano. Periko Alonso, Xabi Alonsoren aita, oso emozionatua iritsi zen.

Ezkontza honetara, nola ez, ezin ziren Xabi Alonsoren lagunak faltatu, hala nola, Mikel Arteta, bere neskalagunarekin joan zela, Lorena Bernalekin, bere haurdunalditik nahiko errekuperatua joan zena, gero Agustin Aranzabal, Aitor López eta Iñigo Idiakez.

Denek hamar minutu itxaron behar izan zituzten, izan ere, Nagore hamar minutu beranduago iritsi zen, bere anaiaren eta Mikel Aranbururen (apaidina) besotik zihoalarik.


Nagore Aranburuk zeraman trajea, Isabel Zapardiez-en diseinua zen, eta piropo bat baino gehiago jaso zituen. Sirena linea baten antzeko modelo bat zen, enkajean apaingarriekin. Bere estilismoa lore sorta polit batekin konpletatu zuen, baita belo polit batekin.

Ez ziren gonbidatu oso berezi batetaz ahaztu, beraien semeaz alegia, Jon-etaz.
Orain bikote hau, beste seme baten zain dago, 2010-ean jaioko dena.




No hay comentarios:

Publicar un comentario